Gaur eguerdian egin dute, datozen bi igandeetan ospatuko den Kontxako Banderarako sailkapen probako txanden zozketa. Bandera preziatuena lortzeko bidean, gaur arratsaldean hiriburuko badian ospatuko den lehian, aginagar bat izango dugu; Iñaki Errasti, Kaikuren ontzian. Bigarren txandan irtengo da. Horrela geratu da txanden antolaketa, gaur eguerdiko zozketaren ostean:
1. txanda
Elantxobe
Illunbe
Santoña
Samertolameu
Lekitarra
Cabo
Hibaika
Ondarroa
Santurtzi
Zierbena
Chapela
Getaria
2. txanda
Bermeo Urdaibai
Zumaia
San Pedro
Castreña
Astillero
Kaiku
Portugalete
Orio
Hondarribia
Tirán
San Juan
Pedreña
Sailkapen proba, 17:00etatik aurrera
Kontxako Banderarako sailkapen proba, arratsaldeko 17:00etan hasiko da, emakumezkoen sailkapen probarekin. Gero, gizonezkoen txanda. Sailkatzen diren taldeek datozen bi igandeotan, irailaren 1ean eta 8an, gogotik lehiatu beharko dute, Kontxako Bandera irabazteko.