Kontzertuen oholtza beheko plazan, goikoan besteak beste herri afariaren aterpe lanak egingo dituen karpa ere jarrita, txosna atonduta, eta ingurua ikurriñez apaindua. Halaxe esnatu da ostegun honetan, Atxegaldeko plaza. Egun bete baino ez da geratzen, festei ekiteko. Eta giroan baita jai gunean ere noski, nabari da.
Herrian nonanahi festak iragartzen dituzten kartelak, eta ondoan hainbat lekutan, hainbat zaletu erakarri ohi dituen mus txapelketako sarien berri. Larunbat arratsaldeko 16:00etatik aurrera ospatuko da. Baina karta jokoan aritu nahi dutenek, ordu erdi lehenago, 15:30etatik aurrera hurbildu beharko dute auzoko plazara, izen ematera. Bikoteko prezioa, 20 euro. Hona hemen, lehiakide onenek eskuratuko dituzten sariak:
1-Txapelak, kopak, arkumea, mariskada eta bi txanpain botila.
2-Kopak, lau untxi, mariskada eta bi txanpain botila.
3-Kopak, lau txuleta eta bi txanpain botila.
4-Kopak, saiheskia eta bi txanpain botila.
Igandea, lehia eguna
Lehiatzeaz ari garela, ezin ahaztu asteburuan zehar ospatuko diren beste txapelketak. Atxegaldeko festetan igandez antolatu ohi dira, lehia saioak. Hala, irailaren 1ean, eguerdian aizkolarien saioa programatu du Jai Batzordeak. Eta arratsaldean, edonork parte hartu ahal izango duen toka eta patata tortilla txapelketa mimatuak.
Egun bete festak hasteko, honatx Atxegaldeko jaietako egitaraua:
EGITARAUA
Abuztuak 30, ostirala
14:30 Bazkaria trikitilariekin.
17:30 Kalejira.
20:00 Txupinazoa. Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Ze Esatek!, Laiotz.
Abuztuak 31, larunbata
11:00 Haurrentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria, norberak etxetik ekarrita. Edaria eta postrea, Jai Batzordearen esku.
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
18:30 Ipuin kontalaria.
Ondoren, txokolatada.
21:00 Herri afaria, The Hastelens taldeak girotuta.
Gauean, kontzertua: Ingo al deu.
Ondoren, DJ Gude.
Irailak 1, igandea
12:00 Aizkolariak.
12:30 Hamaiketakoa Alkorta Autoserbitzuaren eskutik.
16:30 Toka txapelketa.
18:00 Tortilla patata txapelketa.
19:00 Zumba saioa.
22:30 Azken traka, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.