Atzo hastekoa zen txirrindularitza egokituko mundu mailako txapelketan parte hartzekoa da Amador Granados usurbildarra. Kanadan dago egunotan, Zuzenak taldeko kidea. Hori bai, bere kontutik joan da. Murrizketen eraginez, kategoria bakoitzetik hiru txirrindulari baino ezin izan ditu eraman Kanadara Federazioak. Felis Garcia Casas hautatzaileak ez zuen usurbildarra aukeratu mundu mailako txapelketan parte hartzeko. Aldiz, hara joateko plazak bazirenez, Usurbilgo Udalaren eta Basque Team taldeak emandako laguntzari esker, Kanadan da Granados.
Ostiral honetan lehiatuko da. Erlojuz aurkako proba bat du. 8,64 kilometrotako zirkuitu bati bi itzuli eman beharko dizkio. Eta datorren asteazkenean, irailaren 4an, 57,2 kilometroko bidea osatu beharko du.