Kontxako Bandera jokatuko den lehen jardunaldiaren bezperatan gaude. Igandean, irailaren 1ean ospatuko da lehen saioa Donostiako uretan. Ohi bezala, hiriburura joateko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Usurbildik orduotan igaroko da trena, Donostia aldera: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24, 11:36. Irailaren 8an, hau da, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian ere tren zerbitzu bereziok eskainiko ditu EuskoTrenek. Informazio gehiago: euskotren.es edo 902 543 210.
Gogoan izan, goizeko 11:00etan hasiko dira estropadak, emakumezkoen arteko lehiarekin. 12:00etatik aurrera, gizonezkoen txanda.
Kaiku eta Iñaki Errasti, bigarren txandan
Atzo ospatu zen Kontxako Banderako sailkapen proba. Sailkatuen artean, Kaiku eta taldeko arraunlarien artean aginagar bat, Iñaki Errasti. Igandean Donostian lehiatuko dira, bigarren txandan. Hauexek dira aurtengoan, arraun munduko bandera preziatuena irabazteko lehian arituko diren ontziak;
GIZONEZKOAK:
12:00 1. txanda: Orio, Urdaibai, San Pedro eta Tiran.
12:30 2. txanda: Portugalete, Kaiku, Hondarribia eta Donostiarra.
EMAKUMEZKOAK:
11:00 Zumaia, Hibaika, San Juan, Mecos.
SAILKAPEN PROBAKO DENBORAK
EMAKUMEZKOAK:
1.Zumaia: 11:16.86.
2.Hibaika: 11:31.38.
3.San Juan: 11:42.18.
4.Mecos: 11:45.96.
5.Orio: 12:01.78.
6.Hondarribia: 12:33.10.
7.Bizkaia: 12:33.72.
8.Zarautz: 12:34.42.
9.Santoña: 13:21.20.
GIZONEZKOAK:
1. Portugalete 20:05
2. Orio 20:06
3. Kaiku 20:07
4. Urdaibai 20:08
5. Hondarribia 20:15
6. San Pedro 20:16
7. Tirán 20:17