Gatazkaren blokeo egoera gainditzen

Noaua Aldizkaria 2013ko abu. 30a, 00:00

Gatazkak bizi duen blokeo egoera irudikatu du Usurbilgo Ernaik, gaur arratsaldean Mikel Laboa plazan burutu duen parodian. Gatazkaren konponbidean aurrera egiteko, blokeo egoera taldean gainditu litekeela ere islatu nahi izan dute. "Blokeoa gainditu eta gatazka konpontzeko gai garela adierazi", horixe zen Usurbilgo Ernai bilgunearen helburua. Gaurko ekimena, udan zehar burutzen ari den "Batera egingo dugu" kanpainaren baitan antolatu du Ernaik.

Gazte Eguna, irailaren 7an
Uda parterako bilguneak antolatu duen ekimenetako bat da. Aurretik, Iñigo Cabacasi buruzko edota "Tximeletak: gazte mugimenduaren metamorfosia" izeneko dokumental bana ere proiektatu baitituzte. Ekitaldi guztiok borobiltzeko, Gazte Eguna antolatu du Usurbilgo Ernaik. Hasiera batean, irailaren 14rako iragarria zegoen arren, astebete aurreratu dute azkenean. Irailaren 7an ospatuko dute Gazte Eguna. 

Usurbilgo Ernai gazte erakunde berria, iragan apirilaren 20an aurkeztu zuten. Ordukoa da, ondoko argazkia.