Txupinazo txuri urdina aurten

Noaua Aldizkaria 2013ko abu. 31a, 00:00

Reala "Champiosen" dagoelako edo, Atxegaldeko festetako txupinazoan kolore txuri urdinak nagusitu dira aurtengoan. Hasiera burrunbatsua izan dute jaiek. Txupinazoa jaurti aurretik, festak gauzatzen lagundu duten guztiak eskertu nahi izan zituzten atzo, Jai Batzordeko kideek. Modu berezian, aurtengoan txosna egokitzen lagundu duen Anjel Heras; Mahaspildegi elkarteko zenbait kide, Jai Batzordekoek atzo bertan eginiko bazkaria prestatzeagatik; Alkorta saltokikoak; edota baita diruz lagundu duten Atxegaldeko auzotarrak ere. Txalo artean helarazi zituzten esker hitzok. Eta diskurtsoaren ostean, orduan bai, auzoko festei hasiera emateko txupinazoa jaurti zuten.