Esnatu da azken jai eguna, Atxegalden. Aizkolari eta harrijasotze saioak izan dira goizean. Hainbat lagun bertaratu da, besteren artean, Esnak aita semeak lehian jarri dituen herri kirol jardunaldiaz gozatu eta auzotar talde bat zerbitzatzen aritu den hamaiketako goxo askoa dastatzera. Bazkalorduko etenaldiaren ostean, arratsaldean itzuliko da jai giroa Atxegaldera, lehia saio gehiagorekin. Toka txapelketarekin batera, patata tortila onena nork egiten duen ikusi beharko da berriz ere. Eta gero, prestatu zumba saiorako!
Gaur gauean amaituko dira, asteburuan etenik izan ez duten jaiok, traka burrunbatsu eta koloretsuarekin:
Irailak 1, igandea
12:00 Aizkolariak.
12:30 Hamaiketakoa Alkorta Autoserbitzuaren eskutik.
16:30 Toka txapelketa.
18:00 Tortilla patata txapelketa.
19:00 Zumba saioa.
22:30 Azken traka, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
Atxegaldeko festak sare sozialetan, Twitterren: @Atxegaldkojaiak, @AtxegaldekoFestak