Gazte Eguna larunbatean

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 2a, 00:00

"Batera egingo dugu" udan zehar antolaturiko ekimen sortari amaiera emateko, Gazte Eguna antolatu du Usurbilgo Ernaik, larunbat honetarako, irailaren 7rako. Honatx bost egun barrurako iragarri dituzten ekitaldiak. Adi besteak beste, herri bazkaritarako txartelen salmentari:

Irailak 7, larunbata
10:00 Esnadeia.
11:00 Mural pintaketa frontoian.
13:00 Kalejira frontoitik abiatuta, trikitixa eta panderoarekin girotua. Joko desberdinak egingo dira ibilbidean zehar.
14:30 Gazte kantu bazkaria frontoian. Txartelak: Aitzagan salgai, 10 eurotan. Epea: irailak 6, ostirala.
19:00 Kontzertuak frontoian.
Oharra: txosna egongo da frontoian.
Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.