Santixabeletako argazkien emanaldia ostiral gauean

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 2a, 00:00

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatu ziren herriko festen argazki emanaldiaren eguna zehaztua dago; irailaren 6an, ostiral gaueko 22:00etatik aurrera, ikusi ahal izango da irudi proiekzioa frontoian. 2013ko Santixabeletako argazkiak, azken urteotan bezala, Ibai Arrieta usurbildarrak atera ditu. Bertan, bost egunetan zehar herrian ospatu ziren ekitaldietako hainbat une bildu ditu.