EH Sukarra, Santueneako festetan

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 3a, 00:00

Gatibu 2011n eta EH Sukarra aurten. Santueneako jaiak indartsu hasiko dira beste behin, irailaren 20an. EH Sukarra taldekoak datoz auzora, Artobixar herriko taldearekin eta Joxpakoekin batera, jaietako lehen eguneko kontzertu gauean parte hartzera. Irailaren 20an izango da hori. Ostiral horretan, arratsaldez hasiko dira asteburu osora luzatuko diren jaiak, txupinazoa jaurti ostean. Irailaren 21ean haurrei zuzenduriko ekitaldiak nagusituko dira, mus txapelketarekin batera. Gauez, kantu afaria eta Dj Van. Amaitzeko, irailaren 22an, toka, herri bazkaria, pailazo eta buruhandiak, piper dastatze tradizionala, eta asteburuko jaiak borobiltzeko, amaierako traka burrunbatsua.

Santueneako jaietako egitaraua, ekitaldiz ekitaldi, ordu eta guzti, atari honetako agenda atalean kontsulta dezakezue.