Kirola egiten hasteko une aproposa izan daiteke honakoa, eta horretara, sasoian mantentzen ahalegintzeko gonbita luzatzen dute Tximeleta taldekoek. Astearte honetan abiatuko dute 2013-2014 ikasturte berria. Soinketa erritmikoa eta hip-hop klaseek osatuko dute datozen hileotarako euren eskaintza. Interesdunentzat izen emateko epea ireki dute. 943 11 63 42 telefono zenbakira deitu daiteke edo info@grupotximeletataldea.com helbidera idatzi. Klaseen behin behineko ordutegiak ere finkatu dituzte. Taldeak osatu artean behintzat, hauxek izango dira Oiardo Kiroldegian egingo diren saioetako hitzorduak:
-Soinketa erritmikoa: astearte eta ostegunetan, 16:45-17:45 artean.
-Hip-Hop: ostiraletan, 17:00-18:00 artean.
Tximeleta taldetik eskerrak helarazi nahi dizkiete, "eskaintzen diozuen konfiantzagatik eta ongi etorri gure ekintzetan lehenengo aldiz parte hartuko duzuenoi".
Aerobik eta zumba saio irekiak, irailaren 14an
Zaindu beharra dugu osasuna, eta horretarako, ezin hobea da ariketa fisikoa. Ariketa fisikoa sustatzeko hain zuzen, ekimen berezia prestatu dute irailaren 14rako; aerobik eta zumba saioak Oiardo Kiroldegian. "Nahi duen guztiak parte har dezake, saio batean nahiz bietan. Animatu!", luzatu dute gonbita antolatzaileek, atari honetara bidali duten mezuan. Ordutegi honetan eskainiko dira saioak:
IRAILAK 14, LARUNBATA
16:30-17:30 Aerobik. Irakaslea: Izadi.
17:30-19:00 Zumba. Irakaslea: Betisa.