5,2 kilometrotakoa edo 10,75 kilometro luze dituena. Aurten estreinakoz ibilbide bat edo bestearen artean aukeratu ahal izango da beraz, irailaren 22an ospatuko den Baxurde Krosean. Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko ekimenak, lasterketa laburxeagoa edo luzeagoa egiteko aukera emango du. Izen ematea ireki dute jada, www.kirolprobak.com atarian edo Oiardo Kiroldegian. Aldez aurretik apuntatzen direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte txip horiarekin. Edo egunean bertan, 15 euro. Antolakuntzatik jakitera eman duten beste ohar bat; parte hartzea mugatua izango da. Hau da, asko jota, 350 lasterkarirentzako lekua egongo da irailaren 22ko VI. Baxurde Krosean.
Helduen txapelketarekin batera, haurrena ere ospatuko da aurten; Baxurde Kros Txikia. Ohiko orduan, 11:00etatik aurrera hasiko dira lasterketak eta jatorrizko lekuan, Mikel Laboa plazan. Iaz, ondoko argazkiak erakutsi bezala, Oiardo Kiroldegi parean hasi eta amaitu baitzen Baxurde Krosa, frontoi atzean burutzen ari ziren lanen ondorioz. Aipatu moduan, aurten ordea, Baxurde Krosa jatorrizko gunera itzuliko da irailaren 22an. Hasi entrenatzen, hemeretzi egun baino ez baitira geratzen.
300 lasterkaritik gertu iaz
David Martin Blazquez (35:11) lasartearrak irabazi zuen iazko lasterketa, mutilen artean. Bigarren izan zen Ibai Alba Vilchez hernaniarra (35.26), hirugarren Raul Gomez Margallo lasartearra (36:10).
Nesken artean, Eva Pelaez Zabala andoaindarrak irabazi zuen (44:00), bigarren izan zen Idoia Ezeiza Iruretagoiena usurbildarra (45:50) eta hirugarren Uxune Tena Ugarte (45:58).
Usurbildarren artean, lehenak
Usurbildarren artean: nesketan, lehena Idoia Ezeiza Iruretagoiena izan zen, bigarren Rosa Uribe Nabarro eta hirugarren Loli Elkano Irustia.
Mutiletan lehena Carlos Fernandez Esteban, bigarren Iñaki Gerika Juan eta hirugarren Jose Mari Seoane Mayoz.