Astelehenaz geroztik irakasleak lanean dira Udarregi Ikastolan. 2013-2014 ikasturte berria eurentzat beraz hasia da. Ikasleentzat ez ordea oraindik, nahiz egun gutxi falta izan. DBH-koen kasuan esaterako. 12-16 urte arteko ikasleak ostiral honetan, irailaren 6an itzuliko dira ikasgeletara. Ekainera arte izango dutenaren berri jasoko dute, etzi, 10:00-12:00 artean. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak aldiz, datorren astelehenean, irailaren 9a dute Udarregira itzultzeko eguna. Goizez, 9:00-12:30 artean burutuko dute ikasturte berriko aurkezpena, udarregi.com ataria iragartzen ari denez.
Itzulera bat batekoa ez izateko, ohi bezala, iraila trantsizioko hilabetea izango da. Irailaren 9tik 27ra 9:00-12:30 artean, hau da, klaseak goizez bakarrik izango dituzte HH eta LH zikloetako ikasleek. DBHkoek, irailaren 9an, 8:25-12:30 arteko ordutegia izango dute. Irailaren 10etik 30era, 8:25-14:30 artekoa. Hortik aurrera bai, erabateko normaltasunera itzuliko dira. Abiatzear duten ikasturtea, 2014ko ekainaren 20an amaituko dute. Hemen, urtean zehar ikasleek izango dituzten klaseen ordutegiak:
HH, LH
Irailaren 30etik maiatzaren 30era: 9:00-12:30 eta 14:30-16:30.
Ekainaren 2etik 20ra: 9:00-12:30.
DBH
Urriaren 1etik maiatzaren 30era: 8:25-12:30 eta 14:30-16:30.
Ekainaren 2etik 20ra: 8:25-12:30.
Ostiraletan (ikasturte osoan zehar): 8:25-14:30.