Gaur parte hartzekoa da Amador Granados, Kanadako munduko txapelketan

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 4a, 00:00

Iragan ostiralean erlojuz aurkako proba batean parte hartzekoa zen, eta gaurkoa zuen egun handia Amador Granados usurbildarrak; txirrindularitza egokituko Kanadan ospatzen ari den mundu mailako txapelketan parte hartzekoa baitzen asteazken honetan. 57,2 kilometroko bidea osatu beharko du.  

Kanadara, bere kontutik joan da. Murrizketen eraginez, kategoria bakoitzetik hiru txirrindulari baino ezin izan ditu eraman Kanadara Federazioak. Felis Garcia Casas hautatzaileak ez zuen usurbildarra aukeratu mundu mailako txapelketan parte hartzeko, hedabideek berri eman dutenez. Aldiz, hara joateko plazak bazirenez, Usurbilgo Udalaren eta Basque Team taldeak emandako laguntzari esker, Kanadan da Granados.