Eskola graduatua atera, hizkuntzetan trebatu, edota unibertsitate zein goi mailako zikloetara sartzeko proba prestatzeko aukera emango dute beste behin, Usurbil eta Lasarte-Oriako EPA-HHI-tik. Prest dute, 2013-2014 ikasturtea, Agerialde eraikinean egoitza duten heziketa eskaintzakoek. "Eskolak" hain zuzen, astebete barru, irailaren 13an abiatuko dituzte.
Graduondoko eta sarbide frogak prestatu nahi dituztenentzako matrikulazio epea irekia dago jada. Tailerretan apuntatu nahi dutenek ordea, zertxobait itxaron beharko dute. Hilaren 9an irekiko dute kasu honetan, izen ematea. Matrikulatzeko ordutegia, honako hau duzue (Agerialden):
-Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00.
-Astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00.
Aurtengorako eskaintza bost ardatzen bueltan bildu dute, 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza eskaintzen duten EPA-ko kideek. Hauetan:
OINARRIZKO PRESTAKUNTZA:
-DBH-ko eskola graduatua: 4 hilabeteko ikastaroak (hasiera irailean eta otsailean).
-Oinarrizko kultur formakuntza.
-Irakurketa, idazketa eta kalkuluan hastapena.
UNIBERTSITATE ETA GOI ZIKLOETARA SARBIDEA:
-Unibertsitatean sartzeko 25 eta 45 urte artekoentzako hautafroga prestatzea.
-Goi zikloetarako A eta C aukeren prestaketa.
ETORKINENTZAKO PROGRAMA:
-Gaztelania.
-Oinarrizko prestakuntza.
PROGRAMA IREKIAK:
-Frantsesa, ingelesa, euskara... hastapenak.
-Oinarrizko informatika.
-Elikadura.
-Literatur tertulia dialogikoa.
-Artea.
EKINTZA OSAGARRIAK:
-Antzerkia, pilates, gimnasia... LAN eta LAN ikasle eta ikasle ohien elkarteak antolaturik...
Iaz bezala gainera, aurten ere, ingeleseko mintza praktika egiteko aukera egongo dela berri eman dute EPA-tik Hemen ere, bada non aukeratua beraz.