Irailaren 11n Herrialde Katalanetan Diada eguna ospatuko dute, oraingoan ekimen ikusgarri baten bueltan; herrialdea iparraldetik hegoaldera, independentziaren aldeko giza kate batek gurutzatuko baitu. Guztira, 400 kilometrotako giza katea osatuko da, 86 udalerri zeharkatuko ditu. Ekimen honi babesa emateko hainbat lekutan, giza kateak antolatu dira. Besteak beste, larunbat honetarako, Independentistak sareak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostian, irailaren 7an, arratsaldeko 19:00etan Gros auzoko Katalunia plazan. "Usurbildarrak Donostiara joateko deia eginda dago, beraz, ahal duzuen guztiok parte hartzera animatzen zaituztegu", luzatu dute gonbita Usurbilgo Sortutik. Irailaren 11ko ekimenari elkartasuna adierazteko giza kateak dira hauek.
Autobusak Diadara
Hego Euskal Herriko giza-kateak deitu dituen Independentistak Sareak gainera, irailaren 11n Bartzelonara joateko autobusak ere antolatu ditu. Horietako bat, Donostiatik irtengo da, usurbileginez.com blogak berri eman duenez. Autobusa, irailaren 10ean gauerdian abiatuko da hiriburutik, eta gero, irailaren 11n, Diada ostean, arratsaldeko 17:00ak aldera itzuliko da Euskal Herrira. Bartzelonara joan asmo dutenek, info@independentistak.net helbidera idatzi dezakete edo 943 561 853 telefono zenbakira deitu.