Izen ematea irekita dago jada, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko ikastaro berri honetan. Hilabeteko tartea egongo da apuntatzeko, urriaren 2ra arte hain zuzen. Izen emateko, Udalaren Parekidetasun Sailera deitu behar da, 943 371 110 telefono zenbakira edota bidali mezu bat parekidetasuna@usurbil.net helbidera. Ikastaroa doakoa da.
Eraginkortasunez komunikatzen ikastea, horixe da duen emakumeentzako ahalduntze ikastaro berriaren helburua. Ikastaroa, "gai honetan interesa duten emakumeei, norberaren ezagutzan sakondu nahi dutenei eta/edo egoera jakin batean komunikatzeko baliabide gehiago eduki nahi duten emakumeei" zuzendua dago. Urriaren 7an abiatuko da. Saioak, ostegunero izango dira, arratsaldeko 17:00etan hasi eta bi orduz, 19:00ak arte. Yoga klaseak eskaintzen diren lokalean bideratuko da ikastaroa, Pepa Bojo psikologoaren gidaritzapean.
"Guraso eta seme-alaben arteko ulertze tailerra"
Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta haur masajeko orientatzaileak bideratuko du Hitz Ahok Udarregi Ikastolan antolaturiko ikastaro hau. Izen emateko epea ordea, aurrerago irekiko dute.irailaren 19tik 26ra hain zuzen, hitzaho@udarregi.com helbidean. 30 euroko ordainketa egin beharko da, 3035 0140 33 1400024098 kontu korronte zenbakian. Bertan, ikastaroan parte hartuko duenaren izen abizenak, eta haurraren izena eta kurtsoa adierazi beharko dira. Ikastaroa HH, LH eta DBHko gurasoei baitago zuzendua. Urrian abiatu eta apirilera arte luzatuko da ikastaroa. Saioen datak aurrerago zehaztuko dituzte.