Amador Granados, munduko hamahirugarren txirrindulari onena

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 5a, 00:00

Lehen postuetatik gertu egon ez arren, gustura amaitu du Kanadako Munduko Txapelketa Amador Granados usurbildarrak. Hara joana zen iragan astean, txirrindularitza egokituko proba jokatzera. Lehenbizi, erlojuz kontrako saioa izan zuen. 8,64 kilometrotako zirkuitu bati bi itzuli eman beharko zizkion. Hamabosgarren postuan sailkatu zen, 28:32:94 denbora eginez. David Nicholas australiar irabazlearengandik hiru minutura sailkatu zen. Eta gero, 57,2 kilometroko bidea osatu behar zuen usurbildarrak. Hamahirugarren postuan sailkatu da kasu honetan. Podiumean sailkatzetik hiru segundora geratu zen Granados, www.dxtadaptado.com blogak berri eman duenez. Steffen Warias alemaniarra suertatu zen garaile. Aipaturikoa, podiumean sailkatzerik izan ez duen arren, gustura amaitu du Zuzenak taldeko kideak, Kanadako Munduko Txapelketa. 

Gogoan izan, Kanadara, bere kontutik joan da Amador. Murrizketen eraginez, kategoria bakoitzetik hiru txirrindulari baino ezin izan ditu eraman Kanadara Federazioak. Felis Garcia Casas hautatzaileak ez zuen usurbildarra aukeratu mundu mailako txapelketan parte hartzeko, hedabideek berri eman dutenez. Aldiz, hara joateko plazak bazirenez, Usurbilgo Udalaren eta Basque Team taldeak emandako laguntzari esker, Kanadan izan da Granados.