Aginagatik NOAUA!ri berri eman diotenez, irailaren 28an inauguratuko dute eliza zaharra, hilabeteotan auzolanean eraberritu duten Ariztitxo frontoi ondoko erakina. Urriko lehen hamabostaldian ospatuko diren San Praixkuetarako prest izango da beraz. Baina jaietarako soilik ez, bestelako erabilpena ere eman nahi diote aginagarrek aipatu guneari; ikastaroak, tailerrak... Urtean zehar ere zabalik mantendu nahi dute Eliza zaharra.
Iraileko azken larunbatean inauguratuko dute beraz. Urte hasieratik, 20 bat lagun aritu dira guztira, eliza barrua konpontzen eta neurri handi batean baita, eraikinaren jatorrizko egitura berreskuratzen. Auzolanean parte hartu dutenek, esperientzia aberasgarritzat jo dute. Aginagako ondarearen zati den eraikina berreskuratzeko hartu duten konpromisoa eta euren sakrifizioak begi bistako emaitza uzten ari da. Inaugurazio egunean ezagutu ahal izango dena.