Tren zerbitzu bereziak igandean, Kontxako estropadetarako

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 6a, 00:00

Beste behin, ikusmina ziurtatua egongo da igandeko Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldian. Etzi, irailaren 8an erabakiko da Kontxako Bandera nork eramango duen. Lehia bizia izango da beste behin, Donostiako uretan. Lehen jardunaldian, gizonezkoetan Urdaibai (19:17.14) nagusitu zen. Atzetik, hiru eta sei segundotara sailkatu ziren, Hondarribia eta Orio hurrenez hurren. Eta laugarren, 13 segundotara, Kaiku eta aipatu ontziak talde kide duen Iñaki Errasti aginagarra. San Pedro, Portugalete, Tiran eta Donostiarra azken postuetan geratu ziren. Emakumezkoen EuskoTren Ligan, Zumaia nagusi (10:37), Hibaika bigarren 10 segundora. 18ra San Juan eta azken postuan, Mecos galiziarrak. Ikustekoa izango da igandeko jardunaldia.

Tren zerbitzu bereziak, estropadak ikustera joateko
Kontxako Bandera nork irabaziko duen bertatik bertara ezagutu nahi duenak, Donostiara joateko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Usurbildik orduotan igaroko da trena, Donostia aldera: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24, 11:36. Informazio gehiago: euskotren.es edo 902 543 210.

Euskal Jaietarako ere tren zerbitzu gehiago
Kontxako estropaden biharamunean egokitu da aurten, Zarauzko Euskal Jai eguna. Hainbat usurbildar joan ohi dira baserritarrez jantzita, irailaren 9ko festara. Goizean zehar, ohiko astelehenetako zerbitzuez gain, beste hiru joan etorri egingo ditu EuskoTrenek. Donostiatik Usurbila 9:20, 10:20 eta 11:20an abiatuko da, gerora Zarautz alderako bidea hartuko duen trena.

Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere, astelehen gau osoan ere tren zerbitzua egongo da Zumaia eta Donostia artean. Zumaiatik orduotan abiatuko da Zarautzen gelditu eta Usurbil aldera etorriko den trena: 23:30, 0:30, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30 eta 5:30etan. Informazio gehiago: euskotren.es edo 902 543 210.