Usurbildar bat hil da, moto istripuan

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 9a, 00:00

Atzo arratsaldeko 19:40 aldera gertatu zen moto istripua, N-1 errepidean Lasarte parean, Irungo noranzkoan. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, motorreko gidaria bidetik atera eta lurrera erori zen. Larrialdi zerbitzuetakoak istripua gertatu zen lekura bertaratu ziren, baina ez zuten ezer egiterik izan. Gaur jakin denez, usurbildarra da hildako motorzalea.