Ikasturte berriko Futbol Eskola antolatzen hasia da Usurbil FT

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 9a, 00:00

LH 3,4 eta 5.mailan ikasten ari direnentzat, hau da, 2003-2005 urte artean jaio zirenentzako Futbol Eskola antolatzen ari da Usurbil FT. Izen emateko egunak finkatu dituzte, irailaren 17 eta 20rako, 18:00-19:30 artean Haraneko bulegoan. Denboraldi osorako ordaindu beharrekoa, 150 euro dira. Futbol Eskolan parte hartzeko, Eskola Kiroleko, Kirolaz Josta edo Futbol-Eskubaloian izena emana eduki beharko du gaztetxoak.

Usurbil FT-tik NOAUA!ri helarazi dioten beste ohar bat. Alebin federatu mailan jokatu nahi duten LH 6. mailako (2002. urtean jaiotako) mutilek, izen ematea irekia dute oraindik Haraneko bulegora gerturatuta, Futbol Eskolan apuntatzeko Usurbil FT-k finkatu dituen egun eta ordutegi berean.