Berrikuntzekin dator Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko herri lasterketa. Estreinakoz, bi ibilbideren artean hautatu ahal izango dute parte hartzaileek; 5,2 edo 10,75 kilometroko luzeera dutenen artean. Honez gain, haurrentzako Baxurde Txiki lasterketa ere ospatuko da. Guztia, irailaren 22an, goizeko 11:00etatik aurrera, Mikel Laboa plazan.
Lasterketan izena emateko, Oiardo Kiroldegira jo behar da edota www.kirolprobak.com atarian sartu. Aldez aurretik apuntatzen direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte txip horiarekin. Edo egunean bertan, 15 euro. Izena ematearen baitan, asegurua izango du lasterkariak. Probaren erdian ur-hornidura, eta amaieran hamaiketakoa. Antolakuntzatik jakitera eman duten beste ohar bat; parte hartzea mugatua izango da. Hau da, asko jota, 350 lasterkarirentzako lekua egongo da irailaren 22ko VI. Baxurde Krosean.
Otorduak, mariskoa, kirolari ezagunen arropa...
Urtero moduan, parte hartzaileak ez dira esku hutsik etxeratuko. 10,75 kilometrotako ibilbidea osatu duten lehen hiru gizon eta emakumezkoentzako sariak egongo dira. Honez gain, parte hartzaile guztientzat oparia: poltsa serigrafiatua, sagardo botila 1, EtxeOndo galtzerdiak eta Fullgas etxeko gela.
Eta gero, zozketak, proban parte hartu duten guztien artean:
-Saltxipi jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Atxega jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Araeta jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Olarrondo jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Patri jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Artzabal jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Viveros Bruño-k eskainitako 2 marisko otar.
-Arrospide banaketak eskeinitako kutixi lotea.
-Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.