Ikasgelak beteta gaurtik

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 9a, 00:00

Ostiralean helduenen txanda izan zen Udarregi Ikastolan. Gaur goizean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, 2013-2014 ikasturteko lehen saioa zuten Udarregi Ikastolan. Goizez bakarrik oraingoz, eta iraila amaitu artean, arratsaldez ez dute klaserik izango. Honatx, ziklo desberdinetako ikasleek izango duten ordutegia gaur hasi, eta datorren ekainaren 20ra arte:

HH, LH
Irailaren 9tik irailaren 27ra: 9:00-12:30.
Irailaren 30etik maiatzaren 30era: 9:00-12:30 eta 14:30-16:30.
Ekainaren 2etik 20ra: 9:00-12:30.

DBH
Irailaren 10etik 30era, 8:25-14:30.
Urriaren 1etik maiatzaren 30era: 8:25-12:30 eta 14:30-16:30.
Ekainaren 2etik 20ra: 8:25-12:30.
Ostiraletan (ikasturte osoan zehar): 8:25-14:30.

Liburutegia, ohiko ordutegian gaurtik
Ikastolako ikasturte berria abiatzearekin batera, ohiko ordutegira itzuli da gaur Sutegi udal liburutegia. Goiz eta arratsaldez egongo da zabalik aurrerantzean; 
-Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30.
-Larunbatetan: 10:00-13:00.