Zarauzko Lizardi Saria irabazi du Asier Azpiroz zubietarrak. Ostiralean Modelo aretoan ospatu zen finalean, lehiakide izan zituen; Eneritz Artetxe (Azkoitia), Amaia Iturriotz (Urretxu), Ane Labaka (Lasarte-Oria), Gemma Urteaga (Beasain), eta Oier Aizpurua (Zarautz). Bigarren, Oier Aizpurua zarauztarra sailkatu zen, eta bertso onenaren saria ere jaso zuen.
Txapelketa bat eta beste, sari ugari jasotzen ari da Azpiroz azken aldian. Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketa ere berak irabazi zuen, baita urtarrilean Donostiako Doka kafe antzokian ospaturiko Mikel Laboa txapelketa ere.