Elektrogaba larunbatean, Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 9a, 00:00

Irailaren 14an gauerdian hasi eta goizaldera arte luzatuko den Elektrogaba antolatu dute Usurbilgo Gaztetxean. “Zarauztik etorriko dira dj´elektropeña eta dj´xanpo elektroaren ardatzetan mugituko den musika jartzera, honetaz gain sorpresak egongo dira gauean zehar eta partehartze zabalagoa espero da. Hezurrak dantzan astindu nahi dituenarentzat aukera paregabea!!!! ANIMATUAI!!!!!!” luzatu dute gonbita antolatzaileek.