Gurasoentzako bi ikastaro antolatu ditu Hitz Ahok

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 10a, 00:00

Bat, nerabezaroa eta elkarbizitzaren ingurukoa; bestea, haurrekin guraso izaten ikasteko saioak. Gai hauek hizpide izango dituen ikastaro bana antolatu du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak, 2013-2014rako. Hona hemen zehaztasun gehiago:

"NERABEZAROA ETA ELKARBIZITZA"
Bideratzailea: Joxe Amiama, psikopedagogoa.
Metodologia: teoriko-praktikoa.
Noiz: astearte eta ostegunetan, 17:00-18:30 edo 17:30-19:00 artean.
Saioen egutegia: urriak 15, azaroak 5, abenduak 3, urtarrilak 23, otsailak 27, martxoak 27, apirilak 8 eta maiatzak 22.
Nori zuzendua: LH 5-6 eta DBHko gurasoei.
Tokia: Udarregi Ikastola, eraikin gorria.
Kuota: 30 euro, ikasturte osoa. Kontu zenbakia: 3035 014033 1400024098.
Izen ematea: kurtsoahitzaho@udarregi.com (zehaztu izen abizenak eta haurraren izena).

"GURASO IZATEN IKASTEN: HAURREKIN BATERA HAZI ETA HEZITZEN"
Bideratzailea: Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta haur masajeko orientatzailea.
Noiz: ostegunetan, 17:00-18:30 artean.
Tokia: Udarregi ikastolako eraikin gorria.
Kuota: 30 euro, ikasturte osoa. Kontu zenbakia: 3035 014033 1400024098.
Izen ematea: kurtsoahitzaho@udarregi.com (zehaztu izen abizenak eta haurraren izena).
Oharra:
Bi taldeetan banatuko da ikastaroa. Hauexek talde baten eta bestearen egutegia:

0-6 urteko haurren guraso taldea: urriak 10, azaroak  14, abenduak 12, urtarrilak 9, otsailak 13, martxoak 13, apirilak 3, maiatzak 8.
LH 1-4ko haurren guraso taldea: urriak 17, azaroak 21, abenduak 19, urtarrilak 16, otsailak 20, martxoak 20, apirilak 10 eta maiatzak 15.

Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.