Markeliñe taldekoen emanaldia ostiralean, Santuenean

Noaua Aldizkaria 2013ko irailaren 10a

Auzoko jaietarako aste eta erdi falta den honetan, ikasturte berria abiatzeko pailazo emanaldia antolatu du Santuenea Elkarteak. Ostiralean, irailaren 13an, Markeliñe taldekoek, “Zoo-zoom” lana antzeztuko dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ondoren, txokolate gozoa dastatzeko aukera egongo da. 

Santueneako jaien atariko ekitaldia izango da hiru egun barrurako antolatu dutena. Irailaren 20tik 22ra ospatuko dira auzoko festak. Egitarau osoa, hemen:

Irailak 20, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta txaranga.
19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Artobixar, EH Sukarra eta Joxpa.

Irailak 21, larunbata 
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea). 
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin.
00:00 DJ Van. 

Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa. 
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
18:00 Hipo eta Tomax pailazoak.
Ondoren buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.