Ikasturte berri honetan ere, afari beganoak antolatzen jarraitu asmo du Usurbilgo Gaztetxeak. Uda osteko lehena, ostegun honetarako, irailaren 12rako lotu du, 20:30etan. "Borondatearen truke afari beganoataz gozatzeko aukera" egongo da. Aurrerantzean, otorduok hilabetero bigarren ostegunez ospatuko direla iragarri dute antolatzaileek.
Afrikar dantzan mandingeen ikastaroko proba saioa
Urrian abiatuko den ikastarorako proba saioa larunbat honetan, irailaren 14an egingo da, 16:00-18:00 artean, gaztetxean bertan. "Afrikar dantzak nolakoak diren ez dakizula? Izena emateko aurretik proba egin nahiko zenukeela? Klasera nahi duena etor daiteke eta ez du preziorik izango. Probako klase honetara etorri nahi duzuenok, mesedez abisatu aurrez goian jarritako telefonora edo gaztetxeko emailera", ohartarazi dute antolatzaileek. Ikastaroan parte hartzeko gonbita luzatzen dute gaztetxetik. Izen emateko: 627 285 904 telefono zenbakira deitu edo usurbilgogaztetxea@gmail.com helbidera idatzi.Saioak asteazken arratsaldeetan izango dira, 19:00-21:00 artean. Ordaindu beharreko kopurua; hilero, 28 euro. Ikastaroa, Gineako Pierre Cece Koly Camarak gidatuko du.
Elektrogaba
Arratsaldean, dantza egin ostean, gerri buelta mugitzeko aukera gehiago, larunbat gauerdik aurrera gaztetxetik mugitu ere egin gabe. Elektrogaba antolatu baitute. “Zarauztik etorriko dira dj´elektropeña eta dj´xanpo elektroaren ardatzetan mugituko den musika jartzera, honetaz gain sorpresak egongo dira gauean zehar eta partehartze zabalagoa espero da. Hezurrak dantzan astindu nahi dituenarentzat aukera paregabea!!!! ANIMATUAI!!!!!!”, luzatu dute gonbita antolatzaileek.