Asteazken honetan, irailaren 11n itxiko du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, igandean Artikutzara joateko antolatu duen txangoan izen emateko epea. Ordainketa, aipatu kirol bilguneak Kutxabanken duen kontu korronte zenbaki honetan: 2095 5069 07 1068489805. Andatzako bazkideek, langabetuek eta ikasleek 10 euro, gainerakoek 12 euro ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, plaza mugatuak izango dira, eta lehentasuna, Andatzako bazkideek izango dute.
Joan etorria autobusez egingo da. Goizeko 7:00etan abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik. Artikutza inguruetan, 5 bat orduko tartean, 16 kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek. "Ezkaxetik hasiko da ibilaldia eta Izuko tontorra eta Artikutzako herria igaro ondoren Ezkaxera itzuliko gara", berri eman dute antolatzaileek. Irteerari buruzko zehaztasun gehiago, www.andatza.com atarian. Irailaren 15ean Artikutzara goiz pasa joateko gonbita luzatzen diete herritarrei, Andatza Mendizaleen Kirol Taldetik.