Irailaren 20tik 22ra ospatuko diren Santueneako jaiak, besteak beste, mahai baten bueltan ospatzeko aukera egongo da. Hilaren 21ean, kantu afaria antolatu du Jai Batzordeak, Josune Aranbururekin. Eta biharamunean, hilaren 22an herri bazkaria ospatuko da, arratsaldeko 14:00etan hasita. Txartelak aurrez eskuratu beharko dira; Santueneako zaharren egoitzan, Ibai Ondo Elkartean eta Santuenea Elkartean.
Gastronomia kontuez ari garela, sabela pozteko hitzordu gehiago ere antolatu dituzte Santueneako jaietan. Sardin jana festen hasieran, txokolate jana haurrei zuzenduriko ekitaldiak nagusituko diren hilaren 21eko hitzorduen artean, eta piper jana, auzoko festak amaitu aurretik.
Ordu eta guzti, hemen deialdiok eta jaietako gainerakoak, egunez egun:
Irailak 20, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta txaranga.
19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Artobixar, EH Sukarra eta Joxpa.
Irailak 21, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin.
00:00 DJ Van.
Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
18:00 Hipo eta Tomax pailazoak.
Ondoren buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.