Zubilan, lan mundurako orientatu eta prestatzeko

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 11a, 00:00

Lan munduari loturiko orientazioa, informazioa edota prestakuntza tailerrak eskaintzen dituen egoitza berria martxan jartzear da Buruntzaldean; Zubilan Enplegu Zentrua. Lasarte-Orian kokatuko dute egoitza berria, Kale Nagusia 56an. Herritar ororentzat zabalik izango ditu ateak, zerbitzuok eskainiko ditu:
-Orientazio zerbitzua: lan bilaketan edota prestakuntza edo ikasketekin erlazionatutako aholkularitza zerbitzua. 
-Ordenagailuak eskura erabiltzaileentzako ( 6 ordenagailu eta inpresora); ordenagailu bakoitzak lan bilatzeko web orriak, kurrikulum eta aurkezpen gutun lagin ezberdinak...eskuragarri izango ditu.
-Lan eta prestakuntzari buruzko liburuak, aldizkariak, fitxak....
-Lan eta prestakuntza TABLOIA: bertan, astero ateratzen diren lan eskaintzak eta ikastaroak paperean zintzilikatuta izango ditugu, eta baita ere, esanguratsua kontsideratzen dugun edozein informazio ere... (Lan eskaintzak ez dira bakarrik Lanbidekoak izango, baizik eta iturri ezberdinetakoak).
-Prentsa (igandetan ateratzen diren egunkariak-lan eskaintza, bekak, diru laguntzak...)
-Iradokizunen postontzia. 
-Ekintza bereziak: dokumentalak, tailerrak...

TAILERRAK
Lehen tailerrak ere lotu dituzte. Datak ordea ez dituzte finkatu, herritarrak izena eman zain daude. Hona hemen, gauzatzea aurreikusi dituzten saioak:
- Autokandidatura 2.0 (1. maila)
- Autokandidatura 2.0 (2.maila)
- Lan bilaketa 2.0
- Prestakuntza bilaketa 2.0
- Gizarte sareak eta lan bilaketan duten garrantzia.
- Aurkezpen gutunen eta kurrikulumaren joera berriak ezagutu!!

EGOITZA
Aipatu moduan, Buruntzaldea osoan egoitza bakarra izango du Zubilanek, Lasarte-Oriako Kale Nagusia 56an, 1. solairuan. Azken prestaketa lanetan murgilduta dabiltza egunotan, arduradunek berri eman dutenez.