Gogoan izan, 350 lagunentzako lekua dago irailaren 22an ospatuko den herri lasterketan. Eta jada, izena emandako lasterkarien kopurua ehunera heltzeko bidean da. Donostialdeko, edota Urola-Kostako kirolariak dira gehienean, usurbildarrekin batera, Baxurde Kroserako apuntatu direnak. Goierri edota Bizkaia aldetik ere eman dute izena, www.kirolprobak.com atarian. Web orrialde honetan edota Oiardo Kiroldegira gerturatuta, bi bideok daude Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeko kideek antolatu duten ekimenean apuntatzeko. Aldez aurretik izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte txip horiarekin. Edo egunean bertan, 15 euro. Izena ematearen baitan, asegurua izango du lasterkariak. Probaren erdian ur-hornidura, eta amaieran hamaiketakoa.
Aurten estreinakoz, bi ibilbide aukeran; 5,2 edo 10,75 kilometroko luzeerakoak. Honez gain, haurrentzako Baxurde Txiki lasterketa ere ospatuko da. Guztia, irailaren 22an, goizeko 11:00etatik aurrera, Mikel Laboa plazan.
Otorduak, mariskoa, kirolari ezagunen arropa...
Urtero moduan, parte hartzaileak ez dira esku hutsik etxeratuko. 10,75 kilometrotako ibilbidea osatu duten lehen hiru gizon eta emakumezkoentzako sariak egongo dira. Honez gain, parte hartzaile guztientzat oparia: poltsa serigrafiatua, sagardo botila 1, EtxeOndo galtzerdiak eta Fullgas etxeko gela.
Eta gero, zozketak, proban parte hartu duten guztien artean:
-Saltxipi jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Atxega jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Araeta jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Olarrondo jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Patri jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Artzabal jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Viveros Bruño-k eskainitako 2 marisko otar.
-Arrospide banaketak eskeinitako kutixi lotea.
-Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.