Hasiberriak, alebin eta infantilak, kadete eta jubenilak, maila guztiotakoei zuzenduriko eskaintza prestatu du Buruntzazpi txirrindulari eskolak. Hauek dira ikasturte berrirako ordutegiak eta izen ematearen inguruko nondik norakoak:
-Hasiberriak: Eskola Kiroletik kanpora daudenez, guraso edo arduradun batekin joan beharko dute. Larunbatetan goiz-pasak egingo dituzte Lasarte-Oriako Urbarteko jolaslekuan, 10:00-11:00 artean. Kuota: doan.
-Alebin eta infantilak: Oiardo kiroldegiko gihartze-gelan. 18:30etik 19:30era. Urteko kuota: 150 euro.
-Kadete eta jubenilak: egunero, Oiardo Kiroldegiko gihartze gelan. Urteko kuota: 150 euro.
-Izen-ematea: Oiardo Kiroldegiko behealdean dagoen gihartze gelan daude izen emateko orriak. Zikloturista edo lehiaketarako lizentzia federatua atera nahi duenak (hauen kasuan kuota ere, 150 euro) edo informazioa jaso nahi duenak email bat idatzi buruntzazpi@gmail.com helbidera.