Ekitaldia hurrrengo asteburuan ospatuko den arren, bertaratu nahi duenak txartela lortzeko mugitu beharko du. 40 lagunentzako lekua bakarrik baitu, bertso afari musikatua egingo den guneak, Barazar jatetxeak. Zubieta Lantzenek antolatu du, bertsolari eta musikariak batuko dituen saioa. Irailaren 21ean izango da, gaueko 21:00etatik aurrera, aipatu moduan, Barazar jatetxean. Jokin Uranga, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo "Mantxi" eta Arkaitz "Xamoa" laukoteak parte hartuko du saioan. Gai jartzaile lanetan, Oier Kasabal arituko da. Bi musikari gonbidatu dituzte ekitaldira; Ixak Arruti kitarrarekin arituko da, eta Gari biolinarekin.
Afaritarako menua: legatz pastela (haurrek: espagetiak tomatearekin); entsalada mixta; erredondoa saltsan; flana izozkiarekin; kafea; urteko ardoa, sagardoa eta ura. Afari eta bertso saio eder honetara joan nahi duenak, txartelak aldez aurretik eskuratu beharko ditu. Barazarren daude salgai, 20 eurotan helduenak, 10 eurotan haurrenak. Antolatzaileek txartelak ahalik eta lasterren erostea aholkatzen dute, lekua mugatua izango baita.