Mahai baten bueltan borobildu asmo du Usurbil Kirol Elkarteak, bilgunearen 50. urtemugako ospakizun astea. Irailaren 16tik 22ra burutuko diren ekitaldietan azkena, frontoian egingo den herri bazkaria izango da. Mende erdi honetan elkarteko kide izan diren, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide, zaletu, guraso eta gainerakoentzako lekua egongo da, 14:30etatik aurrera pilotalekuan egingo den otorduan. Menu goxo goxoa prestatuko dute: Eusko Label tomate entsalada; otarrainxka egosiak; Eusko Label hegaluzea parrilan; txerri kostila parrilan; limoizko sorbetea cavarekin; kafea, patxarana eta likoreak; edariak; txotxeko sagardoa, Errioxako ardoa eta ura.
Oraindik denbora baden arren, bazkaritarako aurrez eman behar da izena. 20 euro ordaindu beharko dute helduek, 12 euro 13 urte arteko haurrek. Txartelak Bordatxon eta Aitzagan egongo dira salgai. Bada, izena emateko beste bide bat ere. Ordainketak kontu korronte zenbaki hauetakoren batean egin eta bazkaritan, ordainagiria aurkeztea:
BBVA: 0182 6043 27 0201505790.
Rural Kutxa: 3008 0259 11 2038715328.
Kutxabank: 2095 5069 02 1061099122.
Astelehen arratsaldean, irailaren 16an jaurtiko diren suziriek emango diote hasiera, Usurbil Kirol Elkartearen 50. urteurreneko ospakizun asteari. Hona hemen, irailaren 16tik 22ra iragarri den egitaraua:
Irailaren 16tik 21era
Argazki erakusketa Sutegin:
Astelehenetik ostiralera: 19:00-21:00. Larunbatean: 12:00-14:00/18:00-21:00.
Irailak 16, astelehena
18:30 Suzirien jaurtiketa Santuenean, frontoian eta Oiardo Kiroldegian, Usurbil Kirol Elkartearen 50. urteurrena ospatuz.
18:30 Eskola-kiroleko eskubaloi neurketak frontoian.
Irailak 17, asteartea
16:00 Eskola-kiroleko eskubaloi neurketak frontoian.
Irailak 18, asteazkena
17:30 Kadete/jubenil nesken eskubaloi neurketa Santuenean.
18:30 Kadete/jubenil mutilen eskubaloi neurketa Santuenean.
Irailak 19, osteguna
19:00 50. urteurreneko liburuaren aurkezpena Potxoenean.
Irailak 20, ostirala
18:30 Kadete/jubenil mutilen eskubaloi neurketa frontoian.
19:30 Kadete/jubenil nesken eskubaloi neurketa frontoian.
Irailak 21, larunbata
11:00 Eskola kiroleko eskubaloi neurketa frontoian.
12:00 Eskola kiroleko eskubaloi neurketa frontoian.
17:00 2. territorialeko taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
18:30 Senior nesken taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
20:00 2. nazionaleko taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
Irailak 22, igandea
10:00 Belaunaldi desberdinetako beteranoen neurketak Oiardo Kiroldegian.
11:00 Argazki erakusketa eta bideo emanaldia egun osoan zehar.
12:00 Elkarteko hildakoen omenezko meza.
14:30 Herri-bazkaria frontoian:
Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
Oharra: urteurreneko kamisetak eta urteurreneko liburua salgai.