Egunotan, NOAUA!n jaso ditugun zenbait ohar segidan:
KONTSERBAK EGITEKO IKASTAROA
Ikasturte berrirako ikastaro hau antolatu du Usurbiltzenek; irailaren 28an, 10:30etan Agerialdeko jangelan. Ikastaroan izen emateko epea, irailaren 23tik 27koa izango da. Apuntatzeko, deitu 699 472 020 telefono zenbakira (Josu) edo emaila idatzi usurbiltzen@gmail.com helbidera. 10 euro ordaindu beharko dira. Ikasle eta langabetuek, borondatea.
ANTZERKI KLASEAK
Ixabel Agirresaroberekin antzerkia egiten ikasteko aukera dago. Interesdunek, 675 712 383 telefono zenbakira deitu dezakete. Edo email bat idatzi, ixabel.agirresarobe@gmail.com helbidera.
1955. URTEKOEN KINTO AFARIA
Antxeta jatetxean ospatuko dute urriaren 19an. Bertaratu nahi duenak, izena emateko bi bide ditu. Posta elektronikoko helbide hau batetik: 1955usurbil@gmail.com. Edo telefono zenbaki hau: 615 760 485 (Patxi Arruti).
KATEKESI TALDEAK
Usurbilgo Salbatore Parrokiako katekesi taldeetan izen emateko egunak finkatu dituzte. Egunok: irailaren 17a eta 18a, 17:00-19:00 artean, Parrokiako bulegoetan. Gurasoak bertaratzea komeni dela ohartarazi dute deitzaileek.