Ariketa fisikoa sustatzeko helburuarekin, ekimen berezia prestatu dute larunbat honetarako, irailaren 14rako; aerobik eta zumba saio irekiak Oiardo Kiroldegian. "Nahi duen guztiak parte har dezake, saio batean nahiz bietan. Animatu!", luzatu dute gonbita antolatzaileek, atari honetara bidali duten mezuan. Ordutegi honetan eskainiko dira saioak:
IRAILAK 14, LARUNBATA
16:30-17:30 Aerobik. Irakaslea: Izadi.
17:30-19:00 Zumba. Irakaslea: Betisa.
Ikastaro eskaintza zabala Oiardon
2013-2014 ikasturteari begirako ikastaro sorta prestatu dute kiroldegian. Ikastaro luzeetako prezioak ez dira igo eta ikastaro luzeak ordaintzeko erraztasun gehiago daude. Informazio gehiago Oiardon bertan. Ikastaroak hauexek: aerobik, mantentze gimnastika, yoga, zumba, 3. adina, lasterketa prestakuntza: tonifikazioa+GAP+luzaketak, pilates, spinning, igerilekuko ikastaroak...