Duela zenbait hamarkada, usurbildarrak eskubaloian Santuenean. Ia ezagutzen dituzuen ondoko irudiko protagonistak. Txuri beltzeko argazki ikusgarria benetan. Halako irudiekin hornitu du JJ Furundarena usurbildarrak ostegunean, irailaren 19an, 19:00etan Potxoenean aurkeztuko den Usurbil Kirol Elkartearen 50. urteurreneko liburua. Mende erdiko ibilbidea osatu duen bilgunearen pasadizioak, bitxikeriak, lekukotzak, datuak, eta aipatu moduan, irakurleen arreta bereganatuko duten hainbat irudi tartekatu ditu. Hiru egun barru aurkeztuko den lana eskuragarri izango da gero.
Baina argazkietaz ari garela, gaurtik ospakizun giroan den Usurbil Kirol Elkarteak, argazki erakusketa bat ere antolatu du Sutegiko aretoan. Gaurtik zabalik izango da larunbatera arte, ordutegi honetan:
Astelehenetik ostiralera: 19:00-21:00.
Larunbatean: 12:00-14:00/18:00-21:00.
Igandean, argazki erakusketa eta bideo emanaldia egun osorako iragarri ditu Usurbil Kirol Elkarteak.