Afrikar dantzen ikastaroan parte hartzera animatzen dute Gaztetxetik

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 17a, 00:00

Usurbilgo Gaztetxeak Facebook-en zintzilikatu duen irudietako bat duzue ondokoa. Asteburuan, garai bateko Alkartasuna Kooperatibaren egoitzan burutu zuten afrikar dantza mandingeen ikastaroko proba saioko une bat jasotzen du argazkiak. Aurrean Pierre Cece Koly Camara irakasle lanetan eta atzean usurbildar talde bat ageri da gerri buelta mugitzen. Eta argazki hau eta irudi gehiagorekin batera, Usurbilgo Gaztetxetik ikasturtean zehar egitekoak diren ikastaroan izen ematera animatzen dute. "Animatu, kurtsoa osatzeko 2 lagun falta direla!", adierazi dute antolatzaileek. Ikastaroko saioak, asteazkenero izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera gaztetxean bertan. Apuntatzeko, 627 285 904 telefono zenbakira deitu edo usurbilgogaztetxea@gmail.com helbidera idatzi. Ordaindu beharreko kopurua; hilero, 28 euro. Ikastaroa, proba saioa bezala, Gineako Pierre Cece Koly Camarak gidatuko du.

Irudia: Usurbilgo Gaztetxea.