138 lagunek izena eman dute sarean, igandeko Baxurde Kroserako

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 17a, 00:00

Astearte eguerdi honetan, 138 lasterkarik izena emana zuten www.kirolprobak.com atarian, igandean ospatuko den VI. Baxurde Kroserako. Izena emandakoen artean, usurbildarrak, gertu dauden Donostialdea edota Urola-Kostako kirolariak, baita Euskal Herriko beste puntuetatik, edota estatu espainiarretik datorrenik ere izango da irailaren 22an. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "dortsala eta txipa lasterketa egunean bertan banatuko dira frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan, goizeko 09.00-tatik aurrera".

Eta adi, oraindik izena eman gabe egon baina Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko kirol proban apuntatu asmo duzuenok. Oiardo kiroldegian ere izena eman daiteke, baina bihar arte. Asteazken honetan itxiko dute apuntatzeko epea bertan. 

Gogoan izan, 350 lagunentzako lekua dago irailaren 22an ospatuko den herri lasterketan. Aurten estreinakoz, bi ibilbide aukeran; 5,2 edo 10,75 kilometroko luzeerakoak. Honez gain, haurrentzako Baxurde Txiki lasterketa ere ospatuko da. Guztia, irailaren 22an, goizeko 11:00etatik aurrera, Mikel Laboa plazan.

Otorduak, mariskoa, kirolari ezagunen arropa... 
Urtero moduan, parte hartzaileak ez dira esku hutsik etxeratuko. 10,75 kilometrotako ibilbidea osatu duten lehen hiru gizon eta emakumezkoentzako sariak egongo dira. Honez gain, parte hartzaile guztientzat oparia: poltsa serigrafiatua, sagardo botila 1, EtxeOndo galtzerdiak eta Fullgas etxeko gela.

Eta gero, zozketak, proban parte hartu duten guztien artean:
-Saltxipi jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Atxega jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Araeta jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Olarrondo jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Patri jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Artzabal jatetxean bi lagunentzat otordua.
-Viveros Bruño-k eskainitako 2 marisko otar.
-Arrospide banaketak eskeinitako kutixi lotea.
-Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.