Gaur arratsaldeko 18:00-19:30 artean Usurbil FT-k Haranen duen bulegora gerturatzen denak, Futbol Eskolan izena emateko aukera izango du. Bertan parte hartzeko deia, LH 3,4 eta 5.mailan ikasten ari direnei, hau da, 2003-2005 urte artean jaio zirenei zuzendua dago.
Astearte honetan apuntatu ezin duenak, bigarren eta azken aukera, ostiralean, irailaren 20an izango du, 18:00-19:30 artean baita Haraneko bulegoan. Denboraldi osorako ordaindu beharrekoa, 150 euro dira. Futbol Eskolan parte hartzeko, Eskola Kiroleko, Kirolaz Josta edo Futbol-Eskubaloian izena emana eduki beharko du gaztetxoak.
Usurbil FT-tik NOAUA!ra helarazi duten beste ohar bat. Alebin federatu mailan jokatu nahi duten LH 6. mailako (2002. urtean jaiotako) mutilek, izen ematea irekia dute oraindik Haraneko bulegora gerturatuta, Futbol Eskolan apuntatzeko Usurbil FT-k finkatu dituen egun eta ordutegi berean. Gaur eta ostiral arratsaldean hain zuzen.