Zubilan, lan mundurako orientatu eta prestatzeko egoitza berria Buruntzaldean

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 17a, 00:00

Lan munduari loturiko orientazioa, informazioa edota prestakuntza tailerrak eskaintzen dituen egoitza berria martxan jartzear da Buruntzaldean; Zubilan Enplegu Zentrua. Lasarte-Orian kokatuko dute egoitza berria, Kale Nagusia 56an. Herritar ororentzat zabalik izango ditu ateak, eta zerbitzuok eskainiko ditu:
-Orientazio zerbitzua: lan bilaketan edota prestakuntza edo ikasketekin erlazionatutako aholkularitza zerbitzua. 
-Ordenagailuak eskura erabiltzaileentzako ( 6 ordenagailu eta inpresora); ordenagailu bakoitzak lan bilatzeko web orriak, kurrikulum eta aurkezpen gutun lagin ezberdinak...eskuragarri izango ditu.
-Lan eta prestakuntzari buruzko liburuak, aldizkariak, fitxak....
-Lan eta prestakuntza tabloia: bertan, astero ateratzen diren lan eskaintzak eta ikastaroak paperean zintzilikatuta izango ditugu, eta baita edozein informazio esanguratsu ere... (Lan eskaintzak ez dira bakarrik Lanbidekoak izango, baizik eta iturri ezberdinetakoak).
-Prentsa (igandetan ateratzen diren egunkariak-lan eskaintza, bekak, diru laguntzak...)
-Iradokizunen postontzia. 
-Ekintza bereziak: dokumentalak, tailerrak...

TAILERRAK
Lehen tailerrak ere lotu dituzte. Datak ordea ez dituzte finkatu, herritarrak izena eman zain daude. Hona hemen, gauzatzea aurreikusi dituzten saioak:
- Autokandidatura 2.0 (1. maila)
- Autokandidatura 2.0 (2.maila)
- Lan bilaketa 2.0
- Prestakuntza bilaketa 2.0
- Gizarte sareak eta lan bilaketan duten garrantzia.
- Aurkezpen gutunen eta kurrikulumaren joera berriak ezagutu!!

EGOITZA
Aipatu moduan, Buruntzaldea osoan egoitza bakarra izango du Zubilanek, Lasarte-Oriako Kale Nagusia 56an, 1. solairuan. Gunea egokitzeko azken prestaketa lanetan murgilduta dabiltza egunotan, arduradunek berri eman dutenez.