Abuztuan gorantz egin ostean, uda hasierako langabezia tasa du berriz Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 17a, 00:00

Azken hilabeteotan Usurbilgo langabezia tasan izan den beherakada amaitu da momentuz. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kaleratu dituen abuztuko azken datuen arabera, udalerri honetan gorantz egin du berriz ere langabetuen kopuruak. Guztira, 365 herritar zeuden lanik gabe abuztuan. Uztailean baino hamabi lagun gehiago. Ekainean 363 ziren. Honenbestez, uda hasieran zegoen langabezia datuetara itzuli da Usurbil. Halere, negu eta udaberri partean izandako azken urteotako tasa altuenetik (382 langabetu) behera jarraitzen du lanik gabeko usurbildarren kopuruak.

Gorakada antzekoa izan da, datuok sexuaren arabera aztertzen badira. 7 gizonezko eta 5 emakumezko gehiago daude orain lanik gabe. Beste behin, emakumezkoen artean dago langabetu gehien, eta 25-44 urte dituztenen artean, adinari dagokionez. Sektoreka, zerbitzuetan aurkitzen da lanik gabeko usurbildar gehien. Eta igo egin da nabarmen, azken hilabetean. Uztailean, 210 herritar zeuden lanik gabe zerbitzuetan, abuztuan 226 (Usurbilgo langabetuen ia bi herenak).

Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan gorantz egin du langabezia tasak. Bailara mailan, Andoainen eta Hernanin bakarrik egin du behera zertxobait langabetu kopuruak, uztailean baino 10 eta 6 langabetu gutxiago zenbatu ziren abuztuan udalerriotan hurrenez hurren. Astigarragan, Lasarten, Urnietan eta aipatu moduan, Usurbilen, gorantz egin du langabeziak; Astigarragan 16 langabetu gehiago, Lasarten 29, Urnietan 8 eta Usurbilen 12 herritar gehiago. Datuokin honenbestez, Buruntzaldeko langabezia-tasak berriz ere 5.000 laguneko muga gainditu du. Eta Gipuzkoan, 48.000tik gora langabetu daude. 

Bestalde, 303 lan kontratu erregistratu dira Usurbilen abuztuan. Uztailean baino 2 gehiago. Ia denak, 290, aldi baterako kontratuak izan ziren. 236 zerbitzuen sektoreari loturikoak.

Hona hemen, abuztuko Usurbilgo langabezia datuak:

USURBIL
Guztira: 365.

SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA
Gizonezkoak: 177.
<25: 14.
25-44: 96.
>=45:  67.

Emakumezkoak: 188.
<25: 10.
25-44: 90.
>=45: 88.  

SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 4.
Industria: 78. 
Eraikuntza: 37.  
Zerbitzuak: 226.
Aurretik lanik gabe: 20. 

BURUNTZALDEA
Andoain: 1.094.
Astigarraga: 321.
Hernani: 1.440.
Lasarte-Oria: 1.433.
Urnieta: 391.
Usurbil: 365.
Guztira: 5.044.

GIPUZKOA
Guztira: 48.076.

Irudia: Usurbilgo Udala; usurbil.net; Usurbil Zenbakitan (2013ko maiatzera arteko datuak).