Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 18a, 00:00

43 bertsolari Euskal Herriko txapela lortzeko lasterketari ekiteko prest dira. Irailaren 29an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen kanporaketa saioa Amasa-Villabonako Behar-Zana pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan hasita. Beste hamahiru saioren ostean jokatuko da aldiz, final nagusia. Abenduaren 15ean BECen. Kanporaketa saioak eta finala ikustera joateko sarrerak salgai jarri dituzte www.bertsosarrerak.eu web orrialdean. Sarrera arruntak, gazteentzako eta bazkideentzako direnak hain zuzen, bakoitza bere salneurriarekin. Finalaurrekoetako sarrerak, aurrerago jarriko dituzte salgai, antolatzaileek ohartarazi dutenez. Finalaren kasuan, txapelketako azken saioa ikusi, joan etorria autobusez egin edota BEC-en bazkaltzeko sarrerak eskuratu daitezke.

Hona hemen, kanporaketa saioetako egutegia eta hitzordu bakoitzean nortzuk parte hartuko duten:

IRAILAK 29, IGANDEA: 
17:30 Amasa-Villabonako Behar Zana pilotalekuan: Iker Zubeldia, Odei Barroso, Alaia Martin, Fredi Paia, Jon Martin, Nerea Elustondo.

URRIAK 5, LARUNBATA:
17:30 Markina-Xemeineko udal pilotalekuan: Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria, Onintza Enbeita.

URRIAK 12, LARUNBATA:
17:30 Hendaiako Beltzenia ezker-paretan: Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Julio Soto.

URRIAK 13, IGANDEA:
17:30 Altsasuko Burunda pilotalekuan: Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre, Xabier Silveira.

URRIAK 19 LARUNBATA:
17:30 Legazpiko Urbeltz pilotalekuan: Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’, Jokin Uranga, Oihana Bartra.

URRIAK 26, LARUNBATA:
17:30 Oiongo Arroyo I pilotalekuan: Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre, Miren Amuriza.

FINALAURREKOETARA ZUZENEAN: Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina.

FINALERA ZUZENEAN: Maialen Lujanbio.