Kadete eta jubenilen txanda gaur, eskubaloiko 50. urtemugako ospakizunetan

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 18a, 00:00

17:30etatik aurrera, lagun arteko eskubaloi neurketa gehiago jokatuko dira Santuenean. Frontoitik Santuenera lekuz aldatuko dira beraz asteazken honetan, 50. urtemugako ospakizun ekitaldiak. Kadete eta jubenilen arteko neurketak ikusi ahal izango dira gaur. Nesken artekoa lehenik, mutilen artekoa gero. Hurrengo egunotan, kadete, jubenil eta seniorrak lehiatuko dira. Larunbatean hain zuzen, 2. nazionaleko taldea, 50 urte bete dituen beste elkarte batekin lehiatuko da Kiroldegian; Trapagarangoekin. Eta amaitzeko igandean, eskubaloi jokalari beteranoen itzulera iragarri dute Usurbil Kirol Elkartekoek.

Eta bihar adi, Usurbil Kirol Elkartearen mende erdiko ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko baitute, 19:00etatik aurrera Potxoenean.

Ospakizun egitaraua, hemen:

Larunbatera arte:
Argazki erakusketa Sutegin: 
Ostiralera arte: 19:00-21:00. Larunbatean: 12:00-14:00/18:00-21:00.


Irailak 18, asteazkena
17:30 
Kadete/jubenil nesken eskubaloi neurketa Santuenean.
18:30 Kadete/jubenil mutilen eskubaloi neurketa Santuenean.

Irailak 19, osteguna
19:00 
50. urteurreneko liburuaren aurkezpena Potxoenean.

Irailak 20, ostirala
18:30
 Kadete/jubenil mutilen eskubaloi neurketa frontoian.
19:30 Kadete/jubenil nesken eskubaloi neurketa frontoian.

Irailak 21, larunbata
11:00 
Eskola kiroleko eskubaloi neurketa frontoian.
12:00 Eskola kiroleko eskubaloi neurketa frontoian.
17:00 2. territorialeko taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
18:30 Senior nesken taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
20:00 2. nazionaleko taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.

Irailak 22, igandea
10:00
 Belaunaldi desberdinetako beteranoen neurketak Oiardo Kiroldegian.
11:00 Argazki erakusketa eta bideo emanaldia egun osoan zehar.
12:00 Elkarteko hildakoen omenezko meza.
14:30 Herri-bazkaria frontoian.

Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
Oharra: urteurreneko kamisetak eta urteurreneko liburua salgai.