Legegintzaldiko bigarren zatirako lan ildoak aurkeztu ditu EH Bilduk

Noaua Aldizkaria 2013ko irailaren 18a

Pertsonak lehenetsi, ama lurra zaindu, gure kultura sustatu eta askatasuna eta parte hartzean oinarrituriko erabakiak hartzen jarraitu asmo dutela azaldu zuten astelehenean Potxoenean, Usurbilgo EH Bilduko ordezkariek 2011-2015 legegintzaldiko lehen bi urteak baloratzeko deitu zuten batzarrean. 2011tik hona eginikoaren balantzea aurkeztu zuten, baita datozen urteotarako lan ildo nagusiak ere. Zehaztasun guztien berri, http://usurbil.ehbildu.net/2013/09/17/usurbilen-ere-eraldaketa-martxan/ helbidean.

Lan ildoen artean, besteak beste, etorkizunerako lehentasun hauek finkatu ditu Usurbilgo EH Bildu. Honatx urteotarako, koalizioak aurkeztu duen agenda:
-Eskualdea: Tokiko garapen integrala bermatzeko egitura egonkorra osatu eta martxan jartzea.
-"Ongi etorri" protokoloa osatzea: migrazioa eta aniztasunari lotutakoa.
-BOE etxebizitzak bultzatzea, "behar diren neurrian".
-Hondakinen kudeaketa: sortzez besteko ordainketa aplikatzea.
-Nekazaritza eta bertako produktuen kontsumoari bultzada ematea, 3. sektorea eta herriko merkataritzarekin elkarlanean.
-2014an, Hirigintza Plan Orokorra lantzeko prozesua egitea.
-Kultura: 2011/16 Plan Estrategikoaren garapena.
-Hezkuntza proiektua osatu eta garatzea.
-Parekidetasun Kontseilua indartu eta sustatzea.
-Demokrazia parte hartzailea sustatzea.

Irudia: Usurbilgo EH Bildu.