San Praixkuak, urriaren 3tik 12ra

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 19a, 00:00

Erdigunea eraberrituta abiatu du ikasturtea Aginagak, auzolanean berritu duten Eliza zaharra inauguratzear dute (irailaren 28an izango da, egitaraua agendan ikusgai) eta ate joka dira noski, udazken hasieran alaitasun eta parranda giroan murgiltzen gaituzten azken jaiak; San Praixkuak. Urriko lehen bi asteburuen bueltan ospatuko dira aurten ere; hilaren 3tik 12ra.

Aurrerapen moduan; estropadak San Praixkuak hasita ospatuko dira aurten, urriaren 5ean, eta ez iraila amaieran honenbestez. Jai Batzordeak prestatu duen egitarauan ez da ohiko osagairik faltako; herri kirolak, haur jolasak, oilasko biltzaiieak, San Praixku Eguneko ospakizunak... Eta gauetarako eskaintza zabala; herriko musika taldeekin, dj gaua, bertso afaria... San Praixku Eguna noiz egokituko haren bueltan egituratzen dute programa, Jai Batzordeko kideek.

Oraingoan, sei jai egun izango dituzte San Praixkuek. Urriaren 4ko festa nagusia aurten ostiralez egokitu da, San Praixku alegia. Eta aurreko urtean ostiral horretan ospaturiko Haurren Eguna astebete atzeratu dute, urriaren 11ra. Oilasko Biltzaileen Eguna bai, zegoen lekuan utzi dute antolatzaileek. Larunbatez irtengo dira, urriaren 5ean. 

Aginagako jaietara ezohiko bisitariak datoz aurten; lan ibilbidez aldatu eta komunikazio munduan diharduen aurpegi ezagun bat eta Ipar Euskal Herriko talde bat. Azkenok San Praixkuak erretratatzera datoz. Aurrerago, zehaztasun gehiago. 

Eliza zaharreko inaugurazio bazkarirako txartelak
Gogoan izan, irailaren 28an inauguratuko dutela Aginagako Eliza Zaharra. Egun horretarako herri bazkaria antolatu dute. Eta otordurako txartelak salgai daude hiru lekuotan; Aitzagan, Arrate Zahar Egoitzan eta Sekaña jatetxean.