Egun bete baino ez da falta Santuenea jaietan murgiltzeko. Auzotarrak nahiz hara joandakoak mahai bueltan biltzeko aukera izango dute, bitan; lehenik, Josune Aranburuk 20:30etan hasita girotuko duen larunbateko herri-afarian. Eta gero, igandean, 14:00etatik aurrera ospatuko den herri bazkarian. Otordu batera zein bestera joan asmo duzuenok, txartelak aldez aurretik erosi beharko dira. Salgai egongo dira, Santueneako zaharren egoitzan, Ibai Ondo Elkartean eta Santuenea Elkartean.
Bihar arratsaldeko 17:00etan hasi eta igande iluntzera arte, 48 jaietan igaroko ditu Santueneak. Hauxe, 2013ko ediziorako Jai Batzordeak lotu duen egitaraua:
Irailak 20, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta txaranga.
19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Artobixar, EH Sukarra eta Joxpa.
Irailak 21, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin.
00:00 DJ Van.
Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
18:00 Hipo eta Tomax pailazoak.
Ondoren buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.