Usurbilgo hirigintza arauak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ikusgai

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 19a, 00:00

Usurbilgo Plangintzako Hiri Antolamenduko Arauen Berrikuspenaren Testu Bateraginean jasotako hirigintza arauak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2013ko irailaren 10ean, Usurbilgo Udalaren web orritik berri eman dutenez, "aurrez Usurbilgo Udal Batzarrak 2013ko maiatzaren 28an onartutakoaren eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamenduko arduradunak 2013ko uztailaren 22an emandako Foru Aginduaren harira".

Jada indarrean dauden Testu Bateragineko hirigintza arau hauen inguruko informazioa jaso du usurbil.net atariak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenerako lotura jarri dute, "usurbildarrek eta orohar,
interesatuek, haien berri izan dezaten"; Usurbilgo Hirigintza arauak